Aitordetzaren Hezkuntza Programa
Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiek Haurralde Fundazioarekin aitordetza-programa honetan parte hartzen dute. Lehenbiziko ideia ikasle talde batek izan zuen 1997an. Gaur egun proiektu guztiz sendoa dugu.
Taldeek Mozambique edo Indiako haur bana aitordetzen dute. Haur horren berri eta argazkia eskuratzeaz gain, berarekin postaz komunika daitezke. Bizi den herriaren geografia, ekonomia etab. ezagutzen dituzte eta Haurraldeko langileek ere hitzaldiak eskaintzen dizkigute bertan izan dituzten esperientziak ikasle zein gurasoei azaltzeko (batzuen laburpena Axularreko Guraso Eskolako menu honetan irakur ditzakezu).Aurten DBH eta Batxilerreko ikasleek 2016€ bildu dituzte 12 haur aitordetzeko.
Haurraldeko bolondresek ezkerreko menuetan aurkituko dituzuen irudiak ekarri dizkigute. Menuotan ere India eta Mozambiqueri buruzko informazioa eta ikasle batek egindako idazlana dauzkazu.
Ume bati buruzko txostena
![]()
Ume baten emaitza-buletina
Ume batek bidalitako postala
Haurraldek Ikastolan antolatutako tailerrak
Hitzaldia Axularreko Areto NagusianZeuk ere Haurralderen bitartez ume bati lagundu nahi badiozu, hemen begira dezakezu.