Hezi Top zerbitzuaren erabilpen baldintzak
Axular Lizeoaren Hezi Top zerbitzua erabiltzeko baldintza hauekin ados egon behar duzu:
Erabilpen baldintzak
Baldintza orokorrak
• Axular Lizeoak Hezi Top zerbitzua edozein unetan edozein arrazoirengatik aldatzeko edo eta bukatzeko eskubidea dauka.
• Axular Lizeoak erabilpen baldintzak edozein unetan alda ditzake. Aldaketa sustantziala balitz Hezi Topen harrera orrian iragarriko litzateke. Zer den aldaketa sustantziala geuk erabakiko dugu fede eta sen onez.
• Edonori edozein zergati dela eta zerbitzua ukatzeko eskubidea gordetzen dugu.
• Gure ustez ilegala, iraingarria, lizuna, kalumniagarria edo jabego intelektualaren kontrakoak diren edukiak ezabat ditzakegu (baina ez dugu horren betebeharra).
• Hezi Top zerbitzuari esker materialak partekatu eta beste webgunetan erabil daitezke. Erabilpen hori onartzen dugu (baita bultzatu ere!). Hala ere, Hezi Topeko materialak erabiltzen dituzten webguneek iturria eta egilea aipatu beharko dituzte. Hezi Topekiko esteka ere eskertuko genuke (www.axular.info/hezitop).
• Zure kontua ere etengo dugu materialak biltzeko eta ez partekatzeko erabiltzen baduzu.
Copyright (Zeurea zeurea da!)
KEXAK BIDERATZEKO PROZEDURA
Hezi Topen eduki iraingarri, lizun, kalumniagarria aurkitzen baduzu, edo copyright edo beste jabego intelektualaren kontrako edukiak daudela badakizu, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat datu hauekin, mesedez:
• Sinadura elektroniko edo fisikoa copyright edo bestelako egile-eskubideen jabearena edo bere interesen ordezkari legalarena;
• Zure ustez copyright edo bestelako egile-eskubideen menpean dagoen eta errespetatu ez den lanaren deskribapen zehatza;
• Zure ustez errespetatu ez den lanaren gure webgunearen barruko kokapenaren deskribapena;
• Zure helbide, telefono eta e-maila;
• Salatzen duzun materialaren erabilpena legeak, jabeak edo bere ordezkariak onartu ez dutela adieraztean fede onez jokatzen ari zarelako aldarrikapena;
• Mezuan azaltzen duzun informazioa egiazkoa dela eta materialaren jabea edo bere ordezkari legala zarelako aldarrikapena.